
TITULU AURRERATUAK
FEDAS, 2 IZARDUN URPEKARIA (B2E) + BIZI EUSKARRIA
Kirol-urpekaritzan nazioarteko titulua, maila aurreratua.
Xedeak: -30 metroko sakonerarainoko urperaldiak egitea, deskonprensioa baztertu gabe.
Oinarrizko Bizi Euskarriari eta Bihotz-biriketako Bizkortzeari dagokien espezialitatearekin batera egiten da.
FEDAS, 3 IZARDUN URPEKARIA (B3E)
Kirol-urpekaritzan maila gorena duen nazioarteko titulua.
Xedeak: Nahasturak baimentzen dionera arteko urperaldiak egitea, deskonprensioa baztertu gabe. Deskonprensiodun urperaldiak planifikatzea, antolatzea, egitea eta zuzentzea. Urpekaritza ikastaroetan segurtasunezko urpekaritza lanetan laguntzea.
Urpekaritzan Eskafandra Autonomoarekin Kirol-teknikari izateko ikastarorako sarbide-titulua.
Baliokidetza: CMAS 3 Star Diver
Informazio gehiago nahi baduzu, hurrengo formularioa bete:
PADI ADVANCED OPEN WATER DIVER
Esplorazioa, emozioa eta esperientziak. Hori guztia ikusten da ikastaro honetan.
Konfiantza handitzen eta urpekaritza-trebeziak lortzen lagunduko dizu uretan erosoago senti zaitezen.
PADI RESCUE DIVER
Desafiatzailea eta atsegingarria, horiek dira ikastaro hau ondoen deskribatzen duten hitzak. Aldez aurretik ikasi duzunetik abiatuta, ikastaro honek arazoak prebenitzeko, eta arazoren bat izanez gero, kudeatzeko moduei buruz dituzun ezagutzak handitzen ditu.
Ikastaro honen alde dibertigarria da erronken aurrean hazi egiten zarela eta horiek maneiatzen ikasten dela. Urpekari gehienek esaten dutenaren arabera, egin duten ikastarorik onena da.
PADI irakasle batekin elkarlanean, programa honetan urpekaritzari buruz dituzun ezagutzak handitu, eta maila profesionaleko teknikak finduko dituzu.
PADI Divemaster entrenamenduak lidergo-gaitasunak garatzen ditu, urpekaritza-jarduerak ikuskatzeko kualifikazioa ematen dizu eta urpekaritza-ikasleekin dauden irakasleei laguntzeko gaitasuna ematen dizu.