top of page

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Klubeko kide izan zaitezke, ondoren adierazten den bideren bat erabilita:
​

 2026ko TARIFAK 

  • 60 € - Urpekaritza-asegurua baduzu, urteko kuota ordainduta. Itsasontziz irteeretan, materialaren alokairuan edo botilen kargan gastatzeko 20 €-ren baliokidea barne hartzen du. 

  • 113 € - Urteko kuota eta kirolarientzako Federazioaren lizentzia. Asegururik ez baduzu, eta klubaren bitartez, Federazioaren lizentzia dela medio, lortu nahi baduzu. Itsasontziz irteeretan, materialaren alokairuan edo botilen kargan gastatzeko 20 €-ren baliokidea barne hartzen du.

  • 113 € - Urteko kuota eta Federazioaren lizentzia teknikoa. Teknikariak irakasleak, epaileak eta arbitroak dira. Itsasontziz irteeretan, materialaren alokairuan edo botilen kargan gastatzeko 20 €-ren baliokidea barne hartzen du.

  • 63 € - Urpekaritza botilarekin egiten ez duten urpeko arrantzaleentzat besterik ez (urteko kuota eta kirolarientzako Federazioaren lizentzia).

​

Federazioaren lizentziak kirol-jarduerak estaltzen ditu, betiere tituludun kirolariek egiten badituzte. Ez du ikasketa-sistema desberdinen arteko desberdintasunik egiten: FEDAS, PADI, SSI, ACUC... 

 

Klubearen bazkide bezala altak (Itsasontziz irteeretan, materialaren alokairuan edo botilen kargan gastatzeko 20 €-ren baliokidea barne) eta Federazioaren lizentziak eskaera eta ordainketa egiten diren egunetik aurrera eragina dute eta urte horretako abenduaren 31n bukatzen dira.

​

Alta emateko, inprimaki hau behar bezala bete eta sinatuta entregatu behar diguzu.

​

KLUBEKO BAZKIDE GISA ALTA EMATEKO INPRIMAKIA

​

Eta Federazioaren lizentzia eskatzen baduzu, hurrengo dokumentua ere bai: FTVAS BAIMENA

​

Bazkidearen kuoten eta/edo federazio-lizentzien kobrantza arintzeko, ordainketa helbideratutako ordainagiri bidez baino ez da egingo. Horretarako arazoren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan itxasdive.info@gmail.com helbidera idatziz.

bottom of page