HASTAPEN-TITULUAK
1 IZARDUN URPEKARIA (B1E), FEDAS
Kirol-urpekari izateko lehenengo ikastaroa da. Ikastaro honi esker, urpean segurtasunez ibiltzen ikasiko duzu, eta zeure ekipamendua erabiliz eta kontrolatuz kirol-urpekaritzako hastapenetan Nazioarteko titulazioa lortuko duzu.
Xedeak: -25 metroko sakonerarainoko urperaldiak egitea, deskonprensioan sartu gabe.
Ikastaroa egin ahal izateko gutxieneko adina: 14 urte
Baliokidetza: CMAS 1 Star Diver
Informazio gehiago nahi baduzu, hurrengo formularioa bete:
Betidanik urpean ibiltzeko, abentura berriak deskubritzeko, edo ur-azpiko mundu zoragarria ezagutzeko gogoa izan baduzu, hementxe duzu aukera.
PADI OPEN WATER DIVER ikastaroa da munduko urpekaritza ikastarorik ezagunena.
Xedeak: -18 metroko sakonerarainoko urperaldiak egitea, deskonprensioan sartu gabe.